Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Ekain Etxeberriak 400 euroko saria irabazi du gidabaimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik

.

17·03·2023


Autoeskoletan matrikulatzen diren ikasleek B1 gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa ere euskaraz egitea bultzatzeko asmoz, Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskara sustatzea da.

Aipatu azterketa gainditzen duten herritarren artean gehienez 400 euroko sariak zozketatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta. Urnietaren kasuan autoeskola bakarra dagoela kontuan izanda, sari bakarra zozkatu da. Dena den, zozketan sartu dira azterketa gainditu duten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon. 

2022an azterketa euskaraz gainditu zuten herritarren artean, Urnietako Solozabal autoeskolako ikasle izandako Ekain Etxeberriak irabazi du zozketa, eta hortaz, bera izan da pertsona saritua.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA