Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Egoera kezkagarria Urnietan Covid 19-ren ondorioz: Jorge Segurado alkatea ETBko albistegietan elkarrizketatu dute

3
.

03·11·2020


Etengabeko komunikazioa dago Eusko Jaurlaritzarekin, Urnietako egoera une oro aztertzeko.

  • Ezinbestekoa da guztiok norabide berean lan egitea pandemia geldiarazteko.

Jorge Segurado Urnietako alkateari elkarrizketa egin diote ETBko albistegietan, koronabirusaren ondorioz herriak bizi duen egoera kezkagarria dela eta. Azken asteetan kutsatze kopuruak gora egin du nabarmen herrian, 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 2843,30ean kokatu delarik

Seguradok azaldu duenez, Urnietako Udalak duela bi aste baino gehiago hartu zituen neurri batzuk joera negatibo hori iraultzen saiatzeko. Udal eraikinak itxi ziren jende askoren bilerak saihesteko, parkeak erabiltzeko ordutegia mugatu zen eta udal ikastaroak eta Urnietako kluben jarduera eten ziren, besteak beste. Era berean, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak hartu dituztela adierazi du. Zoritxarrez, ez da eten Urnietako kutsatze-kurba, eta egoera gero eta kezkagarriagoa bihurtzen ari da.

Halaber, Seguradok adierazi du Udalak harreman etengabea duela Eusko Jaurlaritzarekin, eta, elkarrizketa horien barruan, gaur goizean gutun bat bidali dutela, hurrengo egunetan kasu positibo gehiago gertatzen badira, egoera ahalik eta lasterren bideratzeko beste neurri batzuk hartzeko eskatuz.

Bestalde, alkateak lankidetza eta erantzukizuna eskatu die herritarrei, eta beste behin azpimarratu du ezinbestekoa dela guztiok norabide berean lan egitea birusari aurre egiteko. Amaitzeko, nabarmendu du orain osasuna dela gure lehentasun nagusia.

1 2 3

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA