Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleek parte hartze prozesuko azalpen saioetan parte hartu dute eta haien ekarpenak egingo dituzte

.

03·11·2023


Urnietako Udalak parte hartze kultura errotzeko lanean dihardu azken urteetan, baita herriko txikien artean ere. Duela bi urtera arte, parte hartze prozesuak 16 urtetik gorako urnietarrei bideratuta zeuden, baina azken bi urteetan lanketa berezi bat burutu da Egapeko eta Magaleko lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleekin eta haien ekarpenak jaso dira aurrekontu irekien parte hartze prozesuaren barruan. 

Gutxienez 15.000 euro ikasleek gauzaturiko proposamenak egiteko

Oso esperientzia aberasgarria izan da bi urteetan, eta, aurten, jarraipena eman zaio ekimen horri. Hala, parte hartze prozesuen funtzionamendua eta helburuak azaltzeko saio pedagogikoak burutu dira ikasleekin. Hain zuzen, azalpen horiek guztiak eman dizkiete gauzaturiko saioetan Jorge Segurado Urnietako Alkateak eta Agurtzane Mercader zinegotziak Egapeko eta Magaleko ikasleei.

Halaber, aurreko urteetan onartuak eta baztertuak izandako proposamenen gaineko adibideak jarri dizkiete ikasleei aurretik emaniko azalpenak adibide praktikoekin errazago ulertzeko.

Orain, bigarren lan saio bat egingo dute LH6ko ikasleek, bakoitzak Udalari egingo dion proposamena pentsatzeko eta lantzeko.

Aurrekontu irekien parte hartze prozesura bideraturiko 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 euro erabiliko dira ikasleek gauzaturiko proposamenak egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA