Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Egapeko eskola eremuaren urbanizazioa egiteko 658.000 euroko kreditu aldaketa onartu da

.

01·07·2021


Egapeko DBH-ko eraikina eraikitzeko prozesuak aurrera jarraitzen du eta asteartean Urnietako Udalean ospaturiko udalbatzarrean beste urrats berri bat eman zen eremuaren urbanizazioa egin ahal izateko 658.000 euroko kreditu aldaketa onartuz. Erabakia aho batez onartu zen eta Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek bat egin zuten proiektua lehenbailehen errealitate bihurtzeko nahia dutela adieraztean eta horretarako beharrezkoak diren pauso guztiak emateko borondatea agerraraztean.

682.000 euroko beste kreditu aldaketa bat ere onartu zen bilkuran, hain zuzen, bide onetik doan kiroldegiaren eraberritzea amaitzen denean eraikina kirol-jarduera baldintza onenetan egiteko behar den guztiaz hornitzeko: tonifikazioko eta kardioko makinak, aldageletako altzariak, indoor ekipamendua eta telekomunikazioak eta informatika. Puntu hau EAJ-ren Gobernu taldearen aldeko bozkekin onartu zen, EH Bilduk eta PSE-EE-k aurka bozkatu baitzuten. Alderdi sozialista ez dator bat proiektu honekin eta EH Bilduk aipatu zuen ez dela herritar guztientzako kiroldegi bat.

Bestalde, Udal lokal eta eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratuaren pleguen onarpena aurrera atera zen adostasun osoz bi lotetan banatuta. Alde batetik, Urnietako udalaren titulartasuneko eraikinak, eta bestetik, Udal kirol instalazioak. Emaitza bera izan zuen 2020ko kontu orokorraren behin betiko onarpenak jendaurrean jartzeko epea amaitu ondoren, eta baita, Gurutzeta bidea izeneko Udal bide publikoaren desafekzioak ere. Bide hau irteerarik gabe, moztuta eta ondorioz, erabilpenik gabe geratu zen autobia egin zenean. Jabetzak bidea errekuperatzea eskatu du eta horretarako aurrera eraman beharreko prozesua abian jartzea ontzat eman zen.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA