Applications imbriquées
Albisteak
Retour EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa lortu dute Urnietako Udalean
12·07·2023
EAJ-PNVren eta PSE-EEren udal taldeek legegintzaldi honetarako gobernu akordioa lortu dute, Jorge Segurado alkatea buru duen koalizio gobernu sendo eta egonkor bat bermatzen duena.
Lortutako itunaren oinarria bi alderdi politikoen programek amankomunean dituzten puntuak dira, eta udalerriko proiektu estrategikoak garatzea ahalbidetuko du, urnietarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko. Horretarako, herritarrak jarriko dira udal politiken ardatzean.
Ekintza ildo nagusien artean egongo da pertsonei arreta ematea, bereziki adinekoei eta nahi ez den bakardadeari aurre egin behar diotenei.
Beste ardatzetako bat etxebizitza eremuak garatzea izango da, Urnietako gazteek herrian haien bizi proiektuarekin jarraitu ahal izan dezaten.
Bigarren hezkuntzako eraikin berriaren eraikuntza eta eskolako campusaren ingurunea ere beste puntu garrantzitsuetako batzuk izango dira.
Azken batean, bi alderdien artean lortutako akordioari esker, Udalaren egonkortasuna eta funtzionamendu egokia bermatuko dira datozen lau urteetan, Urnietarentzat erronka garrantzitsuak aurreikusten baitira.
Arloen banaketa
Akordioak udaleko arlo desberdinen banaketa ere ezartzen du. EAJk hirigintza, antolakuntza, kultura, turismoa, merkataritza, berdintasuna, gazteria, hezkuntza eta euskara kudeatuko ditu, eta PSE-EEk berriz, trantsizio energetikoa, gizarte-zerbitzuak, bizikidetza eta hirugarren adina.
EAJ eta PSE-EE pozik agertu dira Urnietak aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko duen akordioarekin. Udal Gobernu berriak konpromisoa hartzen du Urnieta kohesionatua, anitza, berdinzalea, inklusiboa, parte hartzailea eta euskalduna eraikitzen jarraitzeko.