Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Dirulaguntzak Urnietako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreek Covid 19-ari aurre egiteko egindako inbertsioetarako

.

10·11·2020


Urnietako Udalak diru-laguntza lerro bat aktibatu du udalerriko merkatari eta ostalariek Covid 19-ari aurre egiteko egindako inbertsioetarako, egoera zail honek sektore horietan izan duen eragina arintzeko asmoz.

Ezaugarriak

Diruz lagundutako jarduerek ezaugarri hauek izango dituzte:

  • Txikizkako merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetako autonomo eta ETEi laguntzea.
  • Soilik lagunduko dira Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamendu hauek, eta inbertsio horiek egiteko beharrezkoak diren ikerketak:

– Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.

– Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.

Ez dira inbertsiotzat hartzen maskarak, eskularruak, gel desinfektatzaileak, paperezko zapiak eta gainerako ondasun suntsikorrak.

– Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan-harreman berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

30.000 euro

Gehienez 30.000 euro bideratuko dira (Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbateko horren zati handi bat jarriko du) laguntza horiek finantzatzeko, eta onuradun bakoitzari 500 eurora arteko zenbatekoa emango zaio. Eskatzaile guztien artean deialdi honetara bideratutako zenbatekoa agortzen ez bada, 500 eurotik gorako inbertsioa egin duten onuradunen artean proportzionalki banatuko da, onuradun bakoitzak gehienez 1.000 euro jasoko dituelarik.

Azaroak 30 eskaerak aurkezteko azken eguna

Interesdunek azaroaren 30era arte aurkez ditzakete eskabideak. Horretarako, bi aukera eskaintzen dira:

  • Urnietako Udalaren erregistro elektronikoa (www.urnieta.eus)
  • Bertan bulegoa.

Oinarrietan informazio guztia

Onuradunak zein izan daitezkeen jakiteko, bete beharreko baldintzak ezagutzeko, Covid 19-ari aurre egiteko inbertsioak zeintzuk kontsideratzen diren jakiteko, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura ezagutzeko, eta onuradunen betebeharren berri izateko dirulaguntzen oinarriak kontsulta daitezke.

Bestalde, sor daitezkeen zalantzak argitzeko telefono zenbaki hau ahalbidetu da: 688720742.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA