Applications imbriquées
Albisteak
Retour Denboraldi bikaina burutu du UKE-ko futbol talde nagusiak Preferentera igota eta mailako txapeldun izatea lortuta
12·06·2023
Urnieta Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak Preferente mailan jokatuko du berriro hurrengo denboraldian igoera lortu ostean.
Maiatzaren 20an jokatu zuten partida erabakiorra Landetxaren aurka etxetik kanpo eta urnietarrak 0-3 irabaztea lortu zuten igoera eskuratuz.
Hurrengo asteburuan berriz, denboraldia borobildu zuen taldeak Zumaiakori 1-4 irabazita eta mailako txapeldun bilakatuta.
Denboraldi bikaina burutu du taldeak eta Urnietako Udalak zoriondu egiten du.
Argazkia: DV

