Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Bonu-kanpaina: Lekaion eta Gazte Informazio Puntuan gauzatuko da salmenta aurrerantzean aurretiko hitzorduarekin

-

20·10·2020


Salmenta Lekaion eta Gazte Informazio Puntuan hitzorduarekin

Bonuen salmenta Lekaion eta Gazte Informazio Puntuan gauzatuko da hemendik aurrera, eta ez Saroben orain arte bezala. Halere, bonuak erosteko moduak berdina izaten jarraituko du, izan ere, aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten segiko du eta hitzordua hartzeko betiko hiru aukerak mantentzen dira.

  • Webgunea: www.urnieta.eus
  • APP: mugikorraren bitartez
  • 688 720 742 telefonora deituta
HARTU HITZORDUA BONUAK EROSTEKO

Bonuak erostera joandakoan nortasun agiria eta kreditu txartela eraman beharko dira derrigorrean. Lehenengoa Urnietan erroldatuta dagoela eta 18 urte baino gehiago dituela egiaztatzeko, eta bigarrena berriz, ordainketa egiteko, Covid 19a dela eta segurtasun neurri gisa. Halaber, pertsona bakoitzak bere familiako kideen edo lagunen bonuak erosteko aprobetxatu dezake hitzordua ordezkapen idatzia beteta eta sinatuta eramanda.

4 bonu-sorta

Bonuak 5 euroko eta 10 euroko formatuetan aurkezten dira eta  azaroaren 30era arte erabil daitezke. Beraz, oraindik erosi ez dituzten herritarrek badute parte hartzeko aukera. Gainera, bonu dezente oraindik saltzeko daudela ikusita, Udalak herritar bakoitzak eros dezakeen gehienezko kopurua handitzeko erabakia hartu zuen. Horrela, pertsona bakoitzak 4 bonu-sorta erosteko aukera du.

Horrek esan nahi du dagoeneko 2 bonu-sorta erosi dituztenek beste 2 erosi ditzaketela beren izenean. Lote bat erosi dutenek 3 gehiago erosi ahal izango dituzte, eta bat bera ere erosi ez dutenek 4.

Aukera zabala

Behin bonuak erosita, kanpainara atxikitako 57 establezimenduetan gasta ditzakete herritarrek. Bonuak erosteko momentuan establezimendu horiek guztiak zehazten dituen orria banatuko zaie herritarrei, eta establezimendu horiek ere identifikazio kartel bat dute atarian.

Erosketak gutxienez bonuaren balioa izan behar du

Erabilerari dagokionez, erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez baita itzuliko. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da.

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA