Applications imbriquées
Albisteak
Retour Bertan bulegoa berrantolatu da herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko
27·05·2021
Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko asmoz Bertan herritarren arretarako bulegoa berrantolatu du Udalak. Hilaren 31tik aurrera, zerbitzuko hiru langileetatik bi bulegora hurbiltzen diren herritarrei aurrez aurre arreta ematen arituko dira esklusiboki. Hirugarrenak, berriz, gestioko eta artxiboko barne-lanak egingo ditu, bai eta telefono-deiei erantzun ere.
Zerbitzu arinagoa eta eraginkorragoa
Horrela, herritarrek zerbitzu azkarragoa, arinagoa eta, azken batean, eraginkorragoa izango dute eskura, izapideak denbora laburragoan eta interferentziarik gabe egingo baitituzte.
Bestalde, tiket zerbitzua jarriko da sarreran txandak hartzeko. Tiket bakoitzak zenbaki bat izango du, eta bilakaera ikusi ahal izango da instalatutako pantailan.
Ordutegia ez da aldatuko eta bulegoa 7:30etik 11:00etara eta 11:30etik 14:30era egongo da zabalik. Jendeari begira ixten den ordu erdia garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko erabiltzen da.
Hala ere, aipatutako hobekuntzak ezartzeko bulegoan egin behar diren egokitzapenak direla eta, ostiral honetan bulegoa 13:30ean itxiko da eta astelehenean 8:30ean irekiko dute. Ondoren, ordutegia normaltasunera itzuliko da. Udalak barkamena eskatzen du eta gogorarazten du bide telematikoak herritarren eskura daudela.