Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Berdintasunerako teknikari bat kontratatu ahal izateko lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu da

.

05·03·2021


Berdintasunerako eta zeharkako gaietarako teknikari bat ahalik eta azkarren kontratatzeko konpromezua adierazi zuen Urnietako Udalak atzo arratsaldean ospaturiko bilkuran. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek aho batez onartu zuten horretarako aurretik eman beharreko pausoetako bat, erakundeko lanpostuen zerrendaren aldaketa, hain zuzen.

Gai zerrendako gainerako puntuak ere adostasun osoz atera ziren aurrera. Esaterako, Martxoaren 8ari (Emakumeen Nazioarteko Eguna) buruzko erakunde adierazpen proposamena. Hiru alderdiek bat egin zuten adierazpenaren arrazoiketarekin eta bertan agertzen diren konpromezuekin. Ondorengoak dira azken hauek:

  • Gizartean zaintza antolatzeko ereduari buruzko eztabaida bultzatzea eta eztabaida horretan buru izatea, bizitza erdigunean jartzean oinarritzen den ikuspuntu feminista batetik abiatuta, zaintzaren erantzunkidetasun sozial eta komunitarioranzko bidean.
  • Analisia egitea, genero-ikuspuntutik, kolektibo zaurgarrienen egoerari eta beharrizanei buruz, baita COVID-19aren ondorioei buruz ere, eta horiei aurre egiteko premiazko neurriak martxan jartzea.
  • COVIDaren krisiaren eragina arintzeko onartzen diren neurri guztietan genero-ikuspuntua gehitzen dela bermatzea, laguntzez eta babes-programez den bezainbatean.
  • Konponbide bideragarriak aztertzea eta ezartzea adingabekoen eta mendekotasuna dutenen zaintzari laguntzeko tokiko zerbitzuentzat, zaintza baldintza duin eta bidezkoetan egin dadin saiatuz edo/eta erraztuz, bai ematen duenarentzat bai jasotzen duenarentzat ere.
  • Udalen Berdintasun-plangintzetan, espresuki azpimarratzea emakumeen ahalduntzea, zaintzaren balioa, eta hari dagokionez gizonek duten erantzunkidetasuna.
  • Berdintasuneko tokiko politikak garatzeko eta generoa tokiko politika guztietan zehar-lerroa izateko erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak sendotzea eta babestea.
  • Tokiko zaintza-sare komunitarioei babesa ematea.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Bestalde, desgaitasun egoera onartua duten adingabeen senideentzat diru laguntzak emateko araudiaren aldaketa hasierazko izaeraz onartu zen. Bi aldaketa nagusi daude. Batetik, onuradunak izan daitezkeen pertsonen adin tartea 18 urtera arte zabaldu da. Bestetik, pertsona bakoitzeko diruz lagundu daitekeen diru kopurua pertsona bakoitzak duen desgaitasunaren arabera eta soldata gordinaren arabera egokituko da. Honekin behar eta desgaitasun handiena dutenak onuradun suertatzea bilatzen da. Hiru alderdiek nabarmendu zuten egoera horretan dauden familiei ahal den guztian laguntzeko borondatea.

Halaber, Langardako batzorde berezia eratzea erabaki zen eremuko urbanizazio arazoei irtenbide bat ematen saiatzeko. Mikel Pagola izango da batzordeko lehendakaria Udaleko hiru alderdien ordezkaritzarekin. Hasiera batean bi hilabetean behin elkartzeko konpromezua hartu da, baina behar izanez gero maiztasuna handitzeko borondatea erakutsi zuen Udalak.

Horretaz gain Udal talde sozialistako ordezkari gisa Herritargoko informazio batzordean parte hartu behar duten udalkideen aldaketaren eta alkatetza dekretuen berri eman zen.

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA