Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Belar bolen kanpainarako dirulaguntza

.

20·04·2023


Urnietako Udalak belar bolak egiteko dirulaguntza eskainiko du aurten ere Behemendi elkarteak egindako eskaerari erantzunez.

Urnietako nekazari eta baserritarren artean eskaera haundia duen zerbitzua da belar bolena. Zerbitzu honen bitartez herriko berlardiak urtean behin behintzat makina bidez moztea ahalbidetzen da, honek ingurumenean eta paisaian sortzen dituen abantailekin. Era berean, belardien mantenu egoki bat ahalbidetzen da.

Normalean, egiten diren belar bola gehienak plastikoarekin biltzen dira urtean zehar ganaduari janari bezala eman ahal izateko. Beste batzuk ordea, belar lehorrarekin egiten dira, plastikorik gabe.

Aurten, dirulaguntza 6.000 eurokoa izatea aurreikusten da eta belar bolako prezioa gehienez 2,20 eurokoa izango da (aurreikusitako bola kopurua gaindituz gero, prezioa jaitsiko da). Interesa duten baserritarrek eskaera Behemendi elkarteari egin beharko diote.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA