Applications imbriquées
Albisteak
Retour Baditugu “Mikra” zirku garaikideko ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak
14·03·2022
“Mikra” zirku garaikideko ikuskizuna ikusgai izango da martxoaren 27an Sarobe arte eszenikoen gunean. Martxoaren 8ko aldarrikapenaren baitan antolatutako jardueren barruan kokatzen da.
- Eguna: martxoak 27
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu martxoaren 13 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Ane Donavera Garcia
- Gemma Jímenez Alonso
- Jaione Lizaso Aldalur
- Olaia Bueno Gorrotxategi
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun gurasotasun edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen antzerki pieza da mikra.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendariak: Amancay Gaztañaga Sagarzazu, Iraia Elias Muniain
- Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain Irazusta
- Iraupena: 40 minutu
- Publiko mota: adin guztiak