Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Baditugu “Las que limpian” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak

.

27·02·2023


A Panadariaren “Las que limpian” antzerkia ikusgai izango da martxoaren 12an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: martxoak 12
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailaren 26 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Maren Iparraguirre Lopez
  • Mari Carmen Lopez Gomez
  • Jose Luis Cantalapiedra Contreras
  • Isabel Agudo Bozal

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Kartel bat atearen heldulekutik zintzilik dago. “Logela egin, mesedez”. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihal garbiak eta bainua ezin txukunagoa.
Garbitzen dutenak dira. Sistema turistiko prekarizatzailea bere gain hartzen duten ikusezinak dira. Satira utopikoa da, lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko hoteletako gelarien borroka antolatuan oinarritzen dena. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak. Bada sekula komunik garbitu ez duena, eta bostehun hilean garbitzen dituena ere.
Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, baita turismo-eredu jasangarri bat irudikatzeko beharra ere, lurraldearekiko eta jendearen bizitzarekiko adeitasunezkoa izan behar duena.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Areta Bolado, Noelia Castro y Ailén Kendelman.
  • Zuzendaritza eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman.
  • Eszenografia: Beatriz de Vega.
  • Jantziak: Esther Quintas.
  • Argiak: Del Ruiz.
  • Musika: Ailén Kendelman.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA