Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Baditugu “Itsas behera” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak

.

20·11·2023


Pez Limboren “Itsas behera” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 3
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu azaroaren 19 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Laura Monteiro
  • Koldo Barandiaran Andres
  • Gentzane Unanue
  • Carmen Ruiz

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira. Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean. Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten. Itsas behera. Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta Dramagintza: Espe López. 
  • Egileak: Espe López eta Javier Barandiaran, Unai López de Armentia eta Edu Hernandoren laguntzarekin. 
  • Itzulpena: Asier Sarasola. 
  • Aktoreak: Unai López de Armentia eta  Javier Barandiaran 
  • Argiztapen diseinua: Javi Ulla. 
  • Argazkiak: Asier Bastida. 
  • Bideoa: Beñat Fontaneda. 
  • Jantziak: Marina Suarez Ortiz de Zárate. 
  • Eszenografia: Eskenagorri. 
  • Ekoizpena: Pez limbo.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA