Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Baditugu Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagaren “Almazenean” antzezlanerako sarreren zozketaren irabazleak

28·12·2023


Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagaren “Almazenean” antzezlana ikusgai izango da urtarrilaren 10ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: urtarrilak 10
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 7 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gauzatuta, hauek izan dira irabazleak:

  • Ainara Urdangarin
  • Axier Alkain
  • Lide Labaka
  • Elixabete Etxezarreta

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte.

Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

Sinopsia: “Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak , ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen”.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA