Applications imbriquées
Albisteak
Retour Baditugu Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak
20·03·2023
Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizuna ikusgai izango da apirilaren 2an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: apirilak 2
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu martxoaren 19 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Carmen Ruiz
- Maider Bueno Gorrotxateg
- Norman Cuenca Gallego
- Estefania Balsa Balsa
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan… Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?
Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain “smartphone” batekin besapean jaiotzen garela.
Sentsazioak eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin.
Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan Sentsazioak bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da.
Altxa dezagun oihala!
Fitxa artistikoa
- Ekoizpena: Hodei Magoa.
- Zuzendaritza eta gidoia: Odei Domingo.
- Zuzendaritza laguntzailea eta errejidorea: Imanol Celigüeta.
- Aktoreak: Hodei magoa (Ilusionista), Imanol Celigüeta (Eszenatoki laguntzailea).
- Banaketa: Cia Mago Hodei Magoa, Txalo Produkzioak.