Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Baditugu Berri Txarrak taldearen “Dardara” dokumentalerako sarreren zozketaren irabazleak

.

23·04·2021


Marina Lameiro zinegile iruindarrak “Dardara” dokumentala filmatu zuen Berri Txarrak taldeak buruturiko “Ikusi Arte Tour” biran. Hainbat kontinentetako jarraitzaileei aurpegia eta sentimenduak jartzen dizkie dokumentalak eta taldearen hausnarketak islatzen ditu. Hori guztia Sarobe arte eszenikoen zentroan ikusi ahal izango da.

  • Eguna: maiatzak 2
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 4 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu apirilaren 22 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Mikel Susperregi Odriozola
  • Izaro Isasti Aranburu
  • Kontxi Garcia Garcia
  • Koldo Tapia Garmendia

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (4 €) salgai dira Sarobeko bulegoan: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke www.bibe.me webgunean.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: 25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak... denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.
Hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.
Lameirok Gorka Urbizuren letra eta hausnarketen gainean ardaztu du Dardara dokumentala. BTX-en kantuen sortzaile nagusiak idazteke dagoen etorkizun baten bertigoari —dardarari— aurre egin beharko dio orain. Orobat, musikaren indarrari eta pasioari buruzko pelikula ere bada hau —exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Izan ere, horixe izan dute iparrorratz hasiera-hasieratik azken bira arte. Pasio horri esker lortu du Berri Txarrak-ek milaka lagunen bizitzaren parte garrantzitsu izatea.

TRAILERRA

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA