Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Baditugu Beñat Urretabizkaiaren “Pop” dantza ikuskizunerako sarreren zozketaren irabaleak

.

26·02·2021


Beñat Urretabizkaiak “Pop” dantza ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean. Urretabizkaia Beasainen jaio zen 1989an, eta arte-ikasketak Madrilgo zinema-eskolan hasi zituen 2008an. Dantza garaikidea ikasten hasi zen Madrid 47 akademian eta Carmen Roche akademian. Madrilgo Mariemma Dantza Kontserbatorioan sartu zen, atal garaikidean, eta 2012. urtera arte bertan ikasi zuen. Azucena Alonsoren “3 deseos”antzezlanean parte hartu zuen , Madrilgo Arenal antzokian.

2012ko irailean Dantzaz Konpainian sartu zen, eta bi urte egin zituen bertan. 2014ko uztailean Cia.Cielo RasO-ko kidetzan, errepertorioko ikuskizunetan eta “Pereza”, “Bruto” eta “Tormenta” ekoizpen berrietan parte hartu zuen. 2015ean, Sharon Fridman konpainiako kide izanik  “Hasta Donde...?” eta “caida libre” piezak interpretatu zituen, eta “All Ways” eta “Tact” sorkuntzatan parte hartu zuen. 2018tik aurrera  Dantzaz konpainiarekin eta Myriam Perez Cazabonekin proiektu puntualetan parte hartu zuen.  2021etik Myriam Pérez Cazabonen “Hiru(3)” proiektuaren parte da eta bere lehen lan koregoafikoa aurkeztuko du bakarka“PoP”

  • Eguna: martxoak 6
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailaren 25 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Kontxi Lertxundi Artola
  • Mirari Mugica
  • Laura Monteiro
  • Asier Caso Erice

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai dira Sarobeko bulegoan. Online ere eros daitezke.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia:

Odoletik azalera

Hazi baten ernamuina

Fantasia errealitate bailitza

Argitasunetik iluntasunera ezerezeraino.

Fitxa artistikoa:

Interprete eta sortzaile: Beñat Urretabizkaia

Argiztapenaren diseinua: Cristina Libertad Bolivar

Iraupena: 30 minutu

Jantziak: Mael Munuera / Edorta Mutiloa

Musika: mix

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA