Applications imbriquées
Albisteak
Retour Azaroak 25 egunaren baitan Egapeko eta Magaleko ikasleek sexualitatea, tratu onak eta indarkeria matxisten lanketa egiteko saio banatan parte hartu dute
29·11·2021
Azaroak 25 egunaren baitan (Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna), Egapeko eta Magaleko ikasleek (DBHtik OLHarte) Virginia Imaz Clown-arekin sexualitatea, tratu onak eta indarkeria matxisten lanketa egiteko saio banatan parte hartu zuten iragan ostiralean.
Saioek Udalak urtero ikastetxeetan Harremanak elkartearekin indarkeria matxistak lantzeko aurrera eramaten duen prebentzio tailerretan landutakoa izan zuten oinarri.
Guztira, 107 ikaslek eta euren 7 irakaslek parte hartu zuten. Baita Harremanak-eko 2 hezitzailek ere.