Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Aurrekontu irekien parte hartze prozesua Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko

.

02·03·2021


Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urte daramatza herritarren proposamenak entzuten eta aldundiko aurrekontuetan txertatzen, Gipuzkoa bizitzeko tokirik onenetariko bat izan dadin eta ahalik eta desberdintasun sozial, ekonomiko eta linguistiko txikienak izan ditzan. Aurten ere bide horri jarraipena emango dio eta milioi bat euro bideratu ditu Aurrekontu Irekien parte hartze prozesu berri batera. Bertan proposamen berritzaileak helarazteko aukera eskainiko du, Covid-19tik eratorritako ondorio sozial eta ekonomikoak minimizatuko dituzten irtenbide sortzaileak abian jartzen laguntzeko.

Martxoaren 31 arte aurkez daitezke proposamenak

Aurrekontu irekien prozesuak hainbat fase izango ditu eta lehenengoan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonen ekarpenak jasoko dira. Horretarako, prozesuaren gaineko informazioarekin txartelak bidaliko dira gipuzkoarren etxeetara eta horiek beteta proposamenak gauzatzeko aukera eskainiko da. Dena den, hori ez da izango proposamenak aurkezteko bide bakarra, izan ere, martxoaren 31 arte ondorengo hiru aukerak daude ahalbidetuta:

  • Gipuzkoa.eus/partaidetza webgunea.
  • Etxean jasotako txartelak beteteta eta Urnietako Udalaren edo Aldundiko informazio bulegoetan entregatuta.
  • Topaketa digitaletan.

Proposamenek bete beharreko baldintzak

Proposamenak egiterako orduan garrantzitsua da ondorengo baldintzak kontuan edukitzea, izan ere, horrela, hautatuak izateko aukera gehiago izango dituzte:

  • Covid-19tik eratorritako ondorio sozial eta ekonomikoak murrizten lagunduko duten proposamenak.
  • 6 gai hauen barruan sartzen diren proposamenak: enplegua eta aktibazio ekonomikoa; gizarte-eremua; Gazteria; adinekoak; kultura-hezkuntza eremua; eta mugikortasun jasangarria.
  • 200.000 eurotik beherako proposamenak.
  • Erakunde publiko edo pribatuei dirulaguntzak edo laguntza ekonomikoak esleitzea ez dakarten proposamenak.
  • Foru-eskumenekoak diren proposamenak.

Ondorengo faseak

Behin proposamenak egiteko fasea amaituta, aztertu egingo dira jasotako proposamen guztiak, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenekin zerrenda bat osatuko da. Zerrenda hori Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluarekin kontrastatuko da, eta hark erabakiko du bozkatzeko zein 18 proiektu jarriko diren herritarren eskura. 18 proiektu horiek erabaki ostean, herritarren parte hartzea eskatuko da berriro, gipuzkoar bakoitzak aukera izan dezan, 18 proiektu horietatik gehienez 5 proiektu hautatzeko.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA