Applications imbriquées
Albisteak
Retour Aurkeztu da Urnietako industria guneetara banda zabal ultralasterra eramateko diru-laguntzen programa
26·02·2021
Urnietako industria guneetara banda zabal ultralasterra eramateko SPRIk eskainiko duen diru-laguntzen programa aurkezteko bilera telematiko bat burutu da gaur eguerdian Urnietako Udalak antolatuta. Bertan parte hartu dute Jorge Segurado Urnietako alkateak, Agurtzane Mercader Informazio eta Komunikazio Teknologien zinegotziak, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendariak, Iñaki Suarez, SPRIko Eraldaketa Digitaleko Zuzendarialk eta herriko enpresetako ordezkariek.
Bileran zehar, herriko enpresen esku egongo diren diru-laguntzei buruzko informazio zehatza eman da. Diru-laguntza horiek SPRIk aterako ditu aurten industria guneetan banda zabala zabaltzeko. Laguntzak Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko enpresa eta industria jardueraren lehiakortasuna hobetzeko bultzatzen dituzten proiektuen barruan sartzen dira. Urnietako Udala jakitun da interneterako sarbide ona izatea ezinbestekoa dela udalerriko industria sarearen garapenean, eta, horregatik, prozesu honetan bidelagun izango da.