Applications imbriquées
Albisteak
Retour Ate irekiak Saroben, irailaren 5ean eta 8an, eskaintzen diren ikastaroak probatzeko
.
01·09·2023
Sarobe arte eszenikoen gunean ate irekien jardunaldiak egingo dira irailaren 5ean eta 8an herritarrek ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroak probatzeko aukera izan dezaten izena eman aurretik.
- Gazte Funky: irailak 5 – 11:00-12:00
- Yoga: irailak 5 – 9:15-10:45 eta 18:30-20:00
- Antzerki tailerra: irailak 8- 18:30
Ate irekietan parte hartzeko izena eman beharko da aurretik. Ondorengo aukerak daude:
- Sarobeko bulegoan
- 943008042 telefonora deituta
- sarobeharrera@urnieta.eus helbidera idatzita.