Applications imbriquées
Albisteak
Retour Asfaltatze lanak egingo dira herriko puntu desberdinetan maiatzaren 2tik aurrera
28·04·2023
Urnietako Udalak asfaltze lanak hasiko ditu maiatzaren 2an herriko hainbat eremuetako egoera hobetzeko. Lanak gauzatzen diren bitartean zirkulazioa bermatuta egongo da, nahiz eta kasu batzuetan aldizkako pasabidea ezarriko den behin-behinean.
Idiazabal kalean ibilgailuentzako dauden aparkalekuetan esku hartuko da eta egun horietan itxita egongo dira. Bestalde, Zaldundegi parean oinezkoek lehentasuna duten eremuaren amaieran dagoen koska leunduko da luzeagoa eginez.
Anbulategi inguruan berriz, altxatutako zebra-bide berri bat ipiniko da oinezkoei lehentasuna emateko.
Behin asfaltatzeak amaituta margoketa lanak gauzatuko dira.
Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik lanak aurrera eramaten diren epean sor daitezkeen eragozpenengatik.