Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
23·12·2020
Kiroldegia erreformatzeko gauzatzen ari diren obren barruan estalkiko zertxen instalazioa gauzatuko da. Pieza horiek ekarriko dituzten kamioiak pasatzeko beharrezkoa duten espazioa bermatzeko kiroldegi aurreko eta inguruko kaleetako aparkaleku batzuk itxiko dira tamaina handia dela eta, Akan kalean eta Errekalde kalean hain zuzen.
Abenduaren 26tik aurrera itxiko dira aparkalekuak
Garraioa etortzen denerako (abenduak 29 eta 30) espazioa libre egon dadin Udaltzaingoa beharrezko aparkalekuak ixten hasiko da abenduaren 26tik aurrera. Beheko irudian zehazten da zeintzuk diren kenduko diren aparkalekuak. Era berean, egun horietan zehar behin-behineko erretentzioak edo mozketa txikiak egon daitezke kamioiak iristen eta irteten diren momentuetan.
Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik sortuko diren eragozpenengatik.