Applications imbriquées
Albisteak
Retour Amaia Agirreren omenezko mendi-zine emanaldiak
14·11·2023
Amaia Agirre urnietarra eta Iker Bilbao durangarra Fitz Roy (3.405m) mendian zendu ziren elur jauzi baten ondorioz, 2023ko urtarrilaren 19an.
Zanpatuz mendi elkarteak Agirreren omenezko mendi-zine emanaldiak antolatu ditu Sarobe Arte Eszenikoen Gunean. Azaroaren 22an, “Abriendo caminos” emanaldia eskainiko da 19:30ean. Bertan, Emakumezkoen alpinismo taldeko kirolariek parte hartzen dute bide berriak irekitzeko proiektuaren barruan. Azaroaren 23an berriz, “Amaiur” ikusteko aukera izango da ordu berean. Proiekzio honetan Joseba Iztueta eta Ekaitz Maiz izango dira protagonistak. 17 bide berri ireki eta Amaiur Peak 5.760 metrora Indiako Himalaian kokaturiko tontorra igotzea lortu zuten lehen aldiz.
Bestalde, mendizaletasunaren arloan ezagunak diren kirolarien presentzia izango da bi egunetan eta mendian bizi dituzten esperientzien berri emango dute. Sarrera doakoa izango da.