Applications imbriquées
Albisteak
Retour Aldundiak Etxeberri 13ko lokalean egingo dituen obrak direla eta, eremu horretako pasabidea itxita egongo da
01·09·2023
Gipuzkoako Foru Aldundiak obra egingo du Etxeberri plaza 13n dagoen lokala egokitzeko, bertan bere zerbitzu batzuk eman ahal izateko.
Lanak irailaren 4tik aurrera hasiko dira eta 2024ko apirilera arte iraungo dutela aurreikusten da. Epe horretan, Etxeberri plazako alde batetik bestera igarotzeko dagoen pasabidea eta haren ingurua itxita egongo dira. Beraz, pasabide hori erabiltzen duten bizilagunek osasun zentroaren aurretik igaro beharko dute.
Barkamena eskatzen da aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.