Applications imbriquées
Albisteak
Retour Aldaketak Urnietako Iñauterien ekitaldietan, eguraldi iragarpena dela eta
09·02·2024
Urnietako Udalak jakinarazi duenez, larunbat honetarako, otsailaren 10erako, aurreikusitako eguraldi txarra dela eta, aldaketak egin dira Iñauteriak-en ekitaldien programazioan.
Parte-hartzaile guztien gozamena bermatzeko eta segurtasuna zaintzeko, mozorro originalenen aukeraketa eta Abiba Disko Jaia Egapeko espazio estalira eramatea erabaki da.
- 17:00etan Egapen: Konpartsen harrera Bosko Anitz Txarangaren eskutik eta ondoren dantza eta ikuskizunen aurkezpena.
- 18:30ean Egapen: Abiba Diskoaren Jaiaren hasiera, 22:30ak arte.
Bestalde, Poxta Zaharrek Plazido Muxikan antolatutako bazkariak ez du aldaketarik izango. Bazkariaren ondoren, jolasez eta Kitadelpare txarangaren animazioaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.