Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Aho batez onartu da 375.000 euroko kreditu aldaketa, Zaldundegiko obra gauzatzeko

.

24·03·2021


Urnietako Udalak 375.000 euroko kreditu aldaketa onartu du Zaldundegiko obra egin ahal izateko, eremuaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko asmoz. Gauzapenarekin, jatetxearen aurrean dauden bi espaloiak zabalduko dira. Horrela, mugikortasun urriko pertsonen eta haur karroekin doazen pertsonen igarotzea bermatuko da.

Garatuta dago proiektua

Aldaketa hori atzo arratsaldean ospaturiko udalbatzarrean onartu zen, udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen arteko adostasunarekin, proiektua aurrera eramateko beharrarekin bat etorriz, horrek ekarriko dituen hobekuntzekin. 375.000 euroak udalaren gerakinetik aterako dira eta 2021eko aurrekontuko partida batean sartuko dira.

Gauzatu beharreko proiektua eginda dago, eta Aldundiaren baimena ere jaso da, hura baita errepidearen titularra. Beraz, orain obraren lehiaketa aterako da, eta irabazten duen enpresari esleitu ostean hasiko da.

Behemendi

Bestalde, aho batez onartu zen Behemendi Urnietako Udalaren bitarteko propio pertsonifikatu izendatzea. Behemendi 13 udalerritan funtzionatzen duen landa garapenerako agentzia bat da, eta hartutako erabakia baliozkoa izan dadin, beste 12 udalerrien babesa behar du. Hala bada, aurrerantzean udal bakoitzak ordezkari bat izango du agentziaren zuzendaritza batzordean, eta Urnietaren kasuan Agurtzane Mercader EAJko zinegotzia izango da, atzo zehaztu zen bezala.

Basitegi

Halaber, Basitegi baserriaren paretik igarotzen den errepidearen desafekzioaren alde agertu ziren hiru alderdiak. Horrela, espazioen trukea egingo da baserriaren jabearekin akordio batera iritsi ondoren. Akordio horretan ordezko trazadura bat eskaintzen zen, kontuan hartuta bide publikoa baserriaren aurretik pasatzen dela gaur egun. Horrela, bide publikoa hobeto kokatuta geratuko da eta, aldi berean, jabeen eraginak gutxituko dira.

Mozioak

Osoko bilkuran lau mozio ere onartu ziren. Horietako bi EH Bilduk aurkeztu zituen eta beste biak alderdi sozialistak. Lehenengoa Markel Karmona Lesacak ikasturte honetan izan dituen murrizketei buruzkoa zen. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bilera bat eskatzeko eta bideratzeko konpromisoa hartzen da, murrizketen zergatia ulertzeko eta egoera horri irtenbidea bilatzen saiatzeko.

Bigarrena Urnietako emakumeen egoerari buruzkoa izan zen, eta 2019ko eta 2020ko datuen bilketa objektiboa egitea erabaki zen, lan-munduan duten egoerari dagokionez. Halaber, erreferentziak lortu nahi dira Urnietan beharrak dituzten pertsonak zaintzeaz arduratzen diren pertsonak ezagutzeko, eta udalerrian erroldatutako emakumeek dituzten ikasketak ezagutzeko, ikasketa-maila egoera jakin batzuekin lotuta egon ohi baita.

Hirugarrena, pandemian eta zaintzen krisi globalean emakumeek izan duten paperaren inguruko ekimenak abian jartzeko beharrari buruzkoa, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Udalak onartutako adierazpen instituzionalarekin lotuta zegoen, eta adierazpen horretan hartutako konpromisoak betetzea eskatzen zuen, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko urratsak egiten jarraitzeko.

Eta azkena, "Urnieta indarkeria matxistaren aurka" leloarekin udalerriko sarreretan informazio plakak jartzea proposatzen zuen, arazo hori desagerrarazteko. Plaka horiek zein leku estrategikotan jarriko diren aztertuko da, eta, instalatu ondoren, herrira sartzen diren pertsonek gogoan izango dute hemen ez dela indarkeria matxista onartzen.

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA