Applications imbriquées
Albisteak
Retour Abian jarriko da Urnietako Emakumeen* Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa
07·03·2022
Udalerriko *emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa jarriko du abian *emakumeentzat.
Udaberri honetan, maitasun erromantikoaren dekonstrukzioa eta patriarkatuak baldintzatutako harreman sozio-afektiboak gai nagusiak izango dira planteatutako proposamenen barruan. Hori lantzeko, martxoa eta ekaina bitartean luzatuko den eskolak, inaugurazio ekitaldi bat, hiru tailer (talde dinamikak, arte terapia eta emakumeen arteko loturak sakontzeko espazioak), bi zineforum eta amaierako ekitaldi bat izango ditu.
Gainera, neska gazteek protagonismo berezia izango dute eskolan; izan ere, proposamen bat garatuko da haientzat bereziki: “Neska gazteentzako Jabekuntza Eskola”. Horren bidez, bereziki bere interesei eta beharrei erantzuten saiatuko da. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen jarri beharko dute harremanetan berdintasun arloarekin (berdintasuna@urnieta.eus).
Izen-ematea
Tailer orokorretarako izen-emateak martxoaren 2an ireki ziren eta martxoaren 11n amaituko dira. Gainerako jardueretarako, gonbidapenak lortu beharko dira.
Izen-emateak online egin ahal izango dira, baita aurrez aurre ere:
- Online: https://www.urnieta.eus/eu/emakumeentzako-jabekuntza-eskola /
- Aurrez aurrekoa: Bertan eta Gazte Informazio Puntua
Gonbidapenak ere bi modutara eskuratu ahal izango dira:
- Online: www.bibe.me
- Aurrez aurrekoa: Sarobe
Zaintza zerbitzua
Eskolako jarduerek zaintza-zerbitzua ere izango dute, baina zerbitzu hori eskatu egin beharko da izena emateko edo gonbidapena lortzeko orduan, 15 eguneko aurreikuspenarekin.
Kontrastatutako profesionalak
Udaberriko programazioan, hainbat profesional kontrastatu izango dira: Pepa Bojo, Espazio Lunarra, Amher eta Emagin.