Applications imbriquées
Albisteak
Retour Abian dira Urnietako etxeen ia %100ek Añarbek tratatutako ura izatea ahalbidetuko duten ponpaketa-estazio berria eraikitzeko obrak
04·12·2023
Urnietako hiri-sektoreak Añarbeko sistemako ur-horniduran sartzeko gauzatu beharreko lanak abian dira. Lan horien barruan ponpaketa-estazio bat eraikiko da.
Edateko uraren ponpaketa-estazio berria Lategi auzoko Igerategi industrialdean kokatuko da, Iturbe altzarien ondoan.
Obrak egin ondoren, udalerriko hornidura-sare ia osoa Añarbeko sarean sartuko da, eta Urnietako biztanleen ia %100ek ezaugarri bereko edateko ura kontsumituko du beren etxeetan, Añarbek tratatua.
Urnietako herritarrentzat hobekuntza garrantzitsua da eta horretarako egin behar den obra ere esanguratsua da. Horren erakusle da 4 milioi eurotik gorako aurrekontua, Añarbeko Urak erakundeak bere gain hartuko duena.