Applications imbriquées
Albisteak
Retour 896 PCR proba egin dira gaur Urnietan
23·10·2020
PCR probek aurrera jarraitzen dute Urnietan eta gaur beste 896 egin dira. Atzo burututako 481 probak gehituta momentuz 1.377 gauzatu dira. Orotara 1.883 pertsona daude proba egitera deituta. Proba hauek azken egunetan izan diren kutsatze ugarien ondorio dira eta Urnietaren egoera erreala ezagutzea dute helburu. Probak 13 eta 40 urte bitarteko urnietarrei egiten ari zaizkie. Goizean Magale ikastetxeko ikasleei egin zaizkie (atzo Egapekoen txanda izan zen) eta arratsaldean berriz, udal frontoian izan dute jarraipena.
Bihar probak egiteko azken eguna
PCR probak egiteko azken eguna biharkoa izango da. Horretarako ezinbestekoa izan da aurretiko hitzordua orain arte, baina jada hitzordua hartzeko telefonoak ahalbideturik ez daudenez, hitzordurik ez duen 13-40 urte arteko herritarren batek proba egitera joan nahiko balu 8:30etik 13:00etara udal frontoira azaltzeko eta proba egiteko aukera izango du bihar. Udalak parte hartzearen garrantzia azpimarratzen du beste behin.
Bestalde, berriz ere gogorarazten dira zorrotz bete beharreko prebentzio-neurriak:
- Erabili musukoa uneoro.
- Eskuak maiz garbitu
- 1,5 metroko distantziak errespetatu
- Saihestu pilaketak.
- Berrogeialdiak zorrotz egin.
- Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.
Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri onartu ditu. Alde batetik, alerta gorrian dauden herrietarako eta bestetik, Euskadi osorako. Ondoren duzue neurri horien gaineko informazio guztia.