Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour 2023ko udal egutegia, “Urnieta, herri zaintzailea”

.

20·12·2022


Urnietako Udalaren III. Berdintasun planak hiru lehentasun eta erronka nagusi jasotzen ditu: 

  1. Bizitzen zaintza.
  2. Balio aldaketa berdintasunerantz. 
  3. Gazteengana aukera berdintasunean balioak gerturatzea. 

Bada, aipaturiko hiru lehentasunak uztartuta burutu da 2023ko udal egutegia. Izan ere, Salestarretako Lanbide Heziketako lehen mailako Diseinu Grafikoko ikasleekin aurrera eramandako prozesu hezkidetzaile baten emaitza da bost gaztek beren eskolako irakasleen laguntzarekin sortu berri duten egutegia. 

Horrela, gazteek berdintasunaren gainean hausnartzea eta haien ideiak zabaltzea lortu da. Eta bestalde, izenburuak adierazten duen moduan, burutu duten lanketa zaintzan oinarritu da, nahiz eta berdintasuna ikuspegi zabalago batetik ere jorratu duten. Zentzu horretan azpimarragarria da hilabete bakoitzerako sortu dituzten irudiak, eta, baita, orrien azpiko parteetan txertatu duten logoa ere, denak esanahiz beteak. Halaber, urtean zehar berdintasunarekin lotura duten egunak ere identifikatu dituzte egutegian.

Prozesua balioan

Azken emaitzara iritsi arte bide sakon bat gauzatu da, 2022ko lehen lauhilekoan hasitako lanketaren ondorioa izanik. Lan ordu askoren ondorioa. Lanbide Heziketako irakasleekin ideiaren lanketarako helburuak eta plangintza gauzatu ondoren, ikasleekin lana urritik abendura bitartean egin da. 

Egutegi bat egitea da diseinu grafikoko ikasketen kurrikulumeko ikasgai baten baitan dagopen erronketako bat.  Horrenbestez, ikasle talde batek berdintasun gaiaren lanketa egitearen interesa eta ardura erakutsita aurrera eraman du proiektua. 

Emaitza oso ona izan da eta Udalak zorionak eman nahi dizkie burutu duten lan eta esfortzu guztiagatik. 

Herriko etxe guztietara banatuko da

Udal egutegia, urnietar guztientzat da eta urtero egiten den moduan herriko etxeetara banatuko du Udalak. Bihartik aurrera zabalduko da eta pertsonaren batek jasoko ez balu, Bertan herritarren arretarako bulegoan eskuratu ahalko da.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA