Applications imbriquées
Albisteak
Retour Hasi da Urnietako futbol zelaia berritzeko obra
20·05·2026
Urnietako futbol zelaia berritzeko lanak hasi berri dira. Prozesua bide onetik garatu da, eta Udalak proiektua aurkeztu zuenean adierazitako epeak bete dira.
Esku-hartze garrantzitsua da, Udalarentzat lehentasuna baita herritarrek ahalik eta instalaziorik onenak izatea. Futbol-zelaiko belar artifiziala aldatuko da, berotze-espazio berri bat sortuko da eta gaur egun agerian dagoen harmaila estaliko da. Futbol zelaia inguratzen duen atletismo pista ere berrituko da.
Proiektu handia da eta 767.705 euroko kostua izango duena. Helburua da futbol zelaia abuztuaren erdialderako amaituta egotea.



