Applications imbriquées
Albisteak
Retour Erakustaldi bikaina eskaini dute aizkolariek eta harri-jasotzaileek
.
18·05·2026
Goi-mailako herri-kirol erakustaldia izan zen ikusgai atzo eguerdian San Joan plazan. Rural Kutxa aizkora txapelketako finalerdiak jokatu ziren eta harri-jasotzaileak ikusteko aukera ere izan zen.
Herriko hiru protagonista izan ziren plazan. Aizkoran Nerea Arruti lehiatu zen maila bikaina eskainiz eta harri-jasotzen berriz, Malen Moranderia eta Beñat Telleria aritu ziren.
Jendearen erantzuna aparta izan zen eta giro ederra sortu zen plazan.













