Applications imbriquées
Albisteak
Retour Aurrekontu Irekietako informazio karpa gaur eta bihar
.
15·05·2026
2026ko aurrekontu irekien partaidetza prozesuak aurrera darrai eta gaurko egunean informazio karpa jarri da urnietarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.
Momentu honetan kiroldegiko sarreran dago eta bertan mantenduko da 14:30 arte. Arratsaldean berriz, Zubitxo plazan izango da 17:00etatik 20:00etara.
Bihar berriz, San Joan plazan jarriko da 10:00-14:30 bitartean.
Udalak herritarrak animatzen ditu karpara gerturatzera eta ekarpenak egitera denon artean Urnieta garatzen eta hobetzen jarraitzeko.








