Applications imbriquées
Albisteak
Retour Zilegi Astea ekintzaz beterik dator
14·05·2026
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horiek hilean behin antolatzen dira gutxi gorabehera, baina, oraingoan ekintzaz beteriko astea prestatu dute maiatzak 18-21 bitartean.
Ondorengoa da programazioa:
Argizaiolak egiteko tailerra
Jon Ander Maioz
- Eguna: maiatzak 18
- Ordua: 8:30 eta 17:30
- Lekua: Euskaltegian
Zinema lengoaia
Igor Salutregi
- Eguna: maiatzak 19
- Ordua: 9:15
- Lekua: Lekaio
Txalaparta tailerra
Tu Ku Tun, Txalaparta taldea
- Eguna: maiatzak 19
- Ordua: 17:30
- Lekua: Kiroldegia
Txakurterapia
Eider Otaegi
- Eguna: maiatzak 20
- Ordua: 8:30
- Lekua: Plazido Muxika Plazan edo Euskaltegian
Magia tailerra
Andoni magoa
- Eguna: maiatzak 20
- Ordua: 15:30
- Lekua: Lekaio
Bertsolaritza tailerra
Eli Pagola
- Eguna: maiatzak 21
- Ordua: 9:15
- Lekua: Lekaio
Mintzodromoa
- Eguna: maiatzak 21
- Ordua: 18:00
- Lekua: San Joan plazan
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 662338747
- zilegieskola@aek.eus

