Applications imbriquées
Albisteak
Retour Rural Kutxa aizkora txapelketako finalerdiak maiatzaren 17an Urnietan
13·05·2026
Emakumeen eta gazteen artean aizkora bultzatzeko asmoz abian jarritako Rural Kutxa txapelketa bere lehen edizioa garatzen ari da eta fase erabakigarrira iritsi da.
Datorren maiatzaren 17an finalerdiak jokatuko dira Urnietan eta herriko ordezkariak egongo dira, parte hartzaileen artean Nerea Arruti urnietarra baitago.
- Eguna: maiatzak 17
- Ordua: 12:30
- Lekua: San Joan plaza
Emakumezkoetan honako lau bikote hauek parte hartuko dute:
- Nerea Arruti eta Malen Barrenetxea
- Irati Astondoa eta Ainize Perez
- Oihana Fernandez de Barrena eta Ekiñe Lopez
- Uxue Ansorregi eta Maika Ariztegi
"Izar Berriak" lehiaketan, berriz, honako hauek izango dira protagonistak:
- Ioan Goikoetxea eta Jon Erdozia
- Jon Zaldua eta Joanes Izagirre "Ipiña II"
- Igoin Pikabea eta Mikel Santesteban
Harri-jasotzea
Gainera, harri-jasotze erakustaldia izango da Beñat Telleria eta Malen Morandeirarekin.


