Applications imbriquées
Albisteak
Retour "Ongi-etorri baserrira" ekimena Urnietara iritsiko da uztailaren 5ean
27·06·2024
“Ongi Etorri baserrira” ekimena gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezin hobea.
Baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.
“Ongi etorri baserrira” ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta baita herri gastronomia goratzeko ere.
Ekimena Urnietara ere iritsiko da uztailaren 5ean eta familian edo lagunartean egiteko bisita politak eskainiko dira. Hiru izango dira aukerak herrian:
- Otazu onddoak: shitake perretxikoak.
- Adarrazpi baserria: ardiak, gazta eta mamia.
- Eula sagardotegia: sagastiak eta sagardotegia
Parte hartzeko interesa dutenek ongi etorri baserrira wegbunean eman dezaketa izena.