Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Kontsumitzailearen bulegoak bere online zerbitzua ahalbidetu du

.

03·05·2024


Jakina denez, aspaldidanik Urnietako kontsumitzaileentzako arreta zerbitzua KIUB Hernaniko bulegoetan egiten da, udalerrien arteko hitzarmen bati esker.


Bulego horrek balio du herritarrei jakinarazteko nola defendatu ditzaketen kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, ondasunak erostean nahiz zerbitzuak erabiltzean. Halaber, kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeaz eta dagozkien organismoetara bidaltzeaz arduratzen da.


Berritasuna


Orain arte ezinbestekoa zen bulegora gerturatzea kontsultak eta erreklamazioak egiteko, baina aurrerantzean, zeregin horiek online gauzatu ahal izango dira erabiltzaileen erosotasunerako. Bulegoaren gaineko informazio guztia eta gestio horiek aurrera eramateko loturak Urnietako Udalaren webgunean eskura daude.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA