Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
.
2024·06·21
Aurrekontu irekien 2024ko parte hartze prozesuak aurrera jarraitzen du eta gaurko egunean informazio karpa jarri da urnietarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.
Momentu honetan Etxeberri plazan dago eta bertan mantenduko da 14:30 arte. Arratsaldean berriz,17:00etatik 20:00etara Zubitxo plazan izango da.
Udalak herritarrak animatzen ditu karpara gerturatzera eta ekarpenak egitera denon artean Urnieta garatzen eta hobetzen jarraitzeko.