Applications imbriquées
Albisteak
Retour Ikasleak Urnietaren garapenean parte hartuz
02·12·2025
Urnietako Udalak administrazio parte-hartzailea, gardena eta hurbila izateko lan egiten du. Horretarako, funtsezkoa da urnietarren iritziak eta kezkak ezagutzea eta kontuan hartzea. Baita gure gazteenak ere, gure etorkizunaren zutabe baitira.
Asmo horrekin, aurrekontu irekien partaidetza-prozesuaren barruan, prozesu bereziak egin dira Egapeko eta Magaleko LH6ko ikasleekin, aurreko urteetako dinamikari jarraiki.
Saio bereziak egin dira herriko bi ikastetxeetan, Jorge Segurado alkatearen eta Agurtzane Mercader zinegotziaren eskutik. Oso saio emankorrak izan dira, eta ikasleen parte-hartze, inplikazio eta interes handia izan dute. Egapeko hitzordua azaroaren 14an izan zen eta Magalekoa ostera, azaroaren 28an.
Ikasleak Udalari helaraziko dizkioten proposamenak lantzen ari dira orain. Ondoren, hirigintzako teknikariek proposamen horiek aztertu eta lehenetsiko dituzte, 2026an aurrera eramateko.








