Applications imbriquées
Albisteak
Retour Parte hartze prozesuko bozketa faseko informazio karpa azaroaren 14ean
11·11·2025
Aurrekontu irekien parte hartze prozesua bozketa fasean murgilduta dago. Urnietarrek prozesura bideraturiko 150.000 euroekin zein hobekuntza egitea nahi duten erabaki behar dute.
Udal teknikariek herritarrek lehen fasean egindako proposamenetatik 10 lehenetsi dituzte eta horien artean 3 hautatu behar dira orain. Bozka gehien jasotzen dituzten proiektuak gauzatuko dira prozesura bideraturiko aurrekontua bete arte.
Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek dute parte hartzeko aukera azaroak 16 bitarte. Horretarako hainbat bide eskaintzen dira: kutxak, postontziak, webgunea eta APP-a.
Informazio karpa
Bestalde, azaroaren 14ean informazio karpa bat ipiniko da zalantzak izanez gero argitzeko. Bertan, bozkatzeko aukera ere eskainiko da.
- Etxeberri plaza: 10:00-14:30
- San Joan plaza: 17:00-20:00

