Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour “Ai gure juaneteak” antzerkia abenduaren 2an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

11·11·2025


Tartean teatroaren “Ai gure juaneteak” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 2an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 2
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 7 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroak 18 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Sinopsia: “Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobetzeko eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak.
Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa.
Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baño txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezalako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat.
Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan.
Barka nazatela hilda daudenek.
Gaztiga nazatela bizi direnek”.
Patxo Telleria. Esaniko hitzak
“Esaniko hitzak” estilo berria da, mundu anglosaxoian “palabras habladas” bezala deitua. Prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean. Prosatik gertutasuna hartzen du, eta soiltasuna; poetikatik errima anarkikoa, metrikaren morrontzarik gabea. Antzezlanetik esatariaren jarrera eszenikoa; musika saiotik erritmoa eta pultsua.
Eszenografia osatzen duten txoriak eta kartela Zumetaren irudietan inspiratuta daude.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
  • Zuzendari musikala: Adrian Garcia de los Ojos
  • Aktorea: Patxo Telleria
  • Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos / Iñaki Maruri eta Maider Lopez
  • Argi diseinua: David Rodriguez
  • Soinu teknikaria: Borja Arbaiza
  • Eszenografia: Pedro Rojo (El Cajón)
  • Ekoizle exekutiboak: Myriam Garzia eta Pio Ortiz de Pinedo
  • Kanpoko begirada: Mikel Martinez

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA