Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
.
2024·06·13
Urnietako Udalak kiroldegiko muskulazio, spinning eta jarduera geletan hozte-sistema instalatzeko lanekin aurrera jarraitzen du.
Lan horiek direla eta, muskulazio gela partzialki itxita egon da aste honetan. Lanak erritmo onean doaz aurrera, eta bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, eremu horretako lanak amaitu ondoren.
Spinning gela
Orain, spinning aretoari dagokio ekainaren 14an eta 17an 8:30etik 15:00ra itxita egotea. Espazioa normaltasunez erabili ahal izango da ordutegi horretatik kanpo. Epe horretan bizikleta estatikoen erabilera errazteko, muskulazio gunera lekualdatuko zenbait dira behin-behinean.
Udalak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.