Applications imbriquées
Albisteak
Retour Errekalde kaleko laguntza-etxebizitzen zerbitzuari "Eguzkilore" deitu zaio
16·09·2025
Urnietan, duela urtebetetik, adineko pertsonentzako iraupen luzeko laguntza-etxebizitzen zerbitzua dago.
Errekalde kalean kokatutako guneak herritarrei eskaintzen zaien zaintza zerbitzua hobetzea du helburu, arreta pertsonalizatua, berritzailea eta komunitatearekin konektatua sustatuz.
Eguzkilore
Zerbitzu horri "Eguzkilore" izena jarri zaio berriki, sarreran identifikazio-errotulu bat ipiniz. Eguzkilore, euskal mitologian eta kulturan, etxeen sarreran jartzen den amuleto babesle indartsua da.
Bere esanahia zerbitzu horren xedearekin lotuta dagoela kontuan hartuta, hau da, pertsonak zaintzea eta babestea, horrela izendatzea erabaki da. Era berean, espazioa kokatzeko eta aurkitzeko orduan erreferentzia argiagoa izateko balioko du.


