Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour NIK Patrika Digitala, Urnietako kiroldegira sartzeko ahalbidetua

.

12·09·2025


Eusko Jaurlaritzak garatutako NIK Patrika Digitala mugikorretarako aplikazioari esker, hainbat identifikazio-txartel erabil daitezke telefono mugikorretik Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan edo zerbitzu publikoetan. Txartel digital horiek plastikozko txartel tradizionalen alternatiba eroso eta erraza dira, eta, txartel fisikoa bezala, aplikazioan txertatuta dauden erakunde edo zerbitzuetan aurkez daitezke.

Urnietako kiroldegia

Urnietako kiroldegia aplikazio horri atxiki berri zaio, eta, beraz, hemendik aurrera udalerriko kirol-esparruko bazkideek instalazioetara sartzeko aukera izango dute, txartela eraman beharrik gabe. Baita Buruntzaldeako gainerako kiroldegietan ere.

Erraza

NIK Patrika Digitala aplikazioaren diseinua eta antolaketa, erabiltzaileari erabilgarritasuna eta eraginkortasuna errazteko pentsatuta daude. Horrela, txartel digitala mugikorrean deskargatu eta konfiguratu ondoren, mugikorraren pantailaren bidez dokumentua erakusteko keinu bakar batekin, erabiltzailea kiroldegian identifikatu ahal izango da.

Tresna digital horri esker, txartel guztiak mugikorrean eraman daitezke, eta, beraz, eskura izan une oro. Gainera, zerbitzua erabiltzeko, deskargatu ondoren ez da beharrezkoa mugikorrarekin interneterako konexioa izatea, aplikazioaren lehen konfiguraziorako konektatuta egotea besterik ez da behar.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA