Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Parekatu”: atzerriko tituluak homologatzeko formazioa
18·07·2025
“Parekatu” atzerrian egindako ikasketak eta prestakuntza ibilbideak homologatzeko prozesuaren inguruko informazioa jaso eta bidelaguntza jasotzeko formakuntza proposamena da.
Nori zuzenduta dago?
Beterri-Buruntzako udalerrietan bizi diren pertsonak, ikasketak atzerrian egin dituztenak. Atzerritar jatorria duten pertsonak eta euskal jatorria dutenak baina atzerrian ikasketak burutu dituztenak.
Helburuak
- Atzerriko ikasketak homologatzeko, baliokidetzeko eta/edo baliozkotzeko prozesuei buruz aholkatzea eta jarraipena egitea, batez ere biztanleria migratuarentzat, eta atzerrian ikasketak egin dituzten tokiko biztanleentzat.
- Banakako ikaskuntza-ibilbideetan laguntzea, migratutako biztanleriaren autonomia pertsonalean eta ahalduntzean laguntzeko.
Zein metodologia erabiliko da?
2 orduko tailerra eta 30 minututako aholkularitza egunean bertan edo beste momentu batean.
Edukiak
- Atzerriko ikasketak Espainiako tituluarekin homologatzeko, baliokidetzeko eta/edo baliozkotzeko prozesuari eta baldintzei buruzko informazioa eta aholkularitza.
- Prestakuntza-ikastaroei buruzko informazioa eta aholkularitza (profesionaltasun-ziurtagiriak, lanbide-heziketa eta unibertsitate-prestakuntza): eskakizunak, prozesuak eta prestakuntza-zentroak.
Saioak
Lehen saioa uztailaren 23an izango da Hernaniko Burujabetzen etxean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Irailetik abendua bitarte beste bi saio burutuko dira eskualdeko beste bi udalerritan. 23ko saioaren ostean parte hartzen dutenek banakako aholkularitza bat jasotzeko aukera ere izango dute eta egun horretan bertan zehaztuko dute noiz formatzailearekin batera.
Saioak gaztelaniaz garatuko dira.

