Applications imbriquées
Albisteak
Retour Igerilekuan jarriko diren uretako puzgarriak uztailaren 26ra atzeratu dira eguraldiaren iragarpen txarragatik
16·07·2025
Urnietako Udalak uretako puzgarriez gozatzeko aukera eskainiko du udara honetan ere bi egunetan. Lehen hitzordua uztailaren 19an zegoen programatua, baina uztailaren 26ra atzeratu da eguraldiaren iragarpen txarragatik.
Uztailaren 26an, puzgarriak goizeko 10:30etik 13:30era egongo dira jarrita igerilekuan.
Bigarren hitzordua abuztuaren 30ean izango da ordutegi berean.
Puzgarriez gozatu ahal izango dute kiroldegiko bazkide direnek, udako abonua erosi dutenek edo eguneko sarrera ordaintzen dutenek.

