Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Iraitz Oyarbide eta Laxaro Oyarbide Euskadiko txapeldun Compack Sporting modalitatean

.

14·07·2025


Compack Sporting modalitateko Euskadiko Txapelketa jokatu zen larunbatean Oiartzunen eta urnietarrak izan ziren protagonista bertan, izan ere, Iraitz Oyarbidek jantzi zuen txapela 100 plateretik 95 bota ostean, bigarren sailkatuari desenpatea irabazita. Unai Barrenetxeak ere txapelketa bikaina burutu zuen hirugarren postuan sailkatuta 94 platerekin.

Master mailan berriz, Iraitzen aita, Laxaro Oyarbide izan zen onena.

Ehiza-ibilbideen Espainiako txapelketa

Aurreko asteburuan bestalde, Iraitz Oyarbide hirugarren izan zen Euskal selekzioarekin Meridan jokaturiko ehiza ibilbideen Espainiako txapelketan. 

Bertan, Aritz Legazkue herritarra bigarren postuan sailkatu zen C mailan.

Hurrengo erronka

Orain, abuztuko lehen astuburua dute begiz jota, orduan jokatuko baita Katalunian Compack Sporting modalitateko Espainiako txapelketa.

Zorionak eta zorte on!


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA