Applications imbriquées
Albisteak
Retour Txaro Tomasenak 4 domina lortu ditu Espainiako Txapelketan
.
07·07·2025
Txaro Tomasena urnietarrak Kanaria Handiko Las Palmasen jokatu den Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartu du, eta 4 domina irabazi ditu 75 urtetik gorako emakumezkoen kategorian, urrezko 2 eta zilarrezko beste 2.
Urrezko dominak braza modalitatean lortu ditu, 100 eta 200 metroko distantzietan.
Zilarrezko dominak, berriz, 50 metro bizkarrean eta 400 metro librean.
Beraz, Tomasenaren beste lehiaketa handi bat emaitza bikainekin.
Zorionak Txaro!

